Bihotzaren bideko kantu topaketa eginen dute bigarren aldiz Etxalarren larunbat goizean

Ttipi-Ttapa api 17, 20:00 Bortziriak   Etxalar

Bihotzaren bideko kantu topaketa bigarren aldiz eginen dute Etxalarren. Bigarren hitzordu hau Pello Apezetxea Kulturgunean izanen da apirilaren 20an, larunbatean 11:00etatik 14:00etara biltzeko deia luzatu dute. «Ahots, hizkuntza eta adin guztiak», edonor ongi etorria izanen da eta instrumentuak eramateko aukera ere bada.

Agerra Mendi Taldeak Larhunera irteera antolatu du apirilaren 27an

Ttipi-Ttapa api 17, 16:00 Bortziriak   Bera

100 urte beteko dira maiatzean Euskal Herriko Mendizale Federazioa sortu zela.  Mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi eginen dituzte, tartean apirilaren 27an eta 28an '100 urte, 100 mendi' izeneko ekitaldia antolatu dute  Euskal Herriko 100 gailur igoko dituzte. Beratarrak Larhungo tontorrera joanen dira.