En Tol Sarmiento taldearen kontzerturako sarrerak salgai gaur eta bihar Lesakan

ETS taldeak martxoaren 27an kontzertua eskainiko du Lesakan.

Kontzertuaren sarrerak eskuratzeko lehentasuna 2003 urtean eta hortik aitzinera jaiotako lesakarrek izanen dute. Ondotik, saltzen ez diren sarrerak eskuragarri paratuko dira ohiko lekuetan nahi duen guztiarentzat.

Martxoaren 27an, larunbatean, En Tol Sarmiento taldeak kontzertua eskainiko du Lesakako Harriondoa kultur etxean. Bi saio izanen dira: 17:00etan eta 19:30ean.

Udalak «orain arte antolatutako ekitaldi gehienak haur, familia eta helduei zuzenduak» izan direla adierazi du, eta oraingo honetan herriko «gazteei begira» talde ezagun honen kontzertua antolatu du.

Hori dela eta, sarreren salmentaren lehendabiziko egunak herriko gazteei zuzenduak izanen dira, hau da, 2003 urtean eta hortik aitzinera jaiotako Lesakarrentzat. Hortaz, adin tarte horretako herritarrek otsailaren 19an eta 20an sarrerak lortu ahal izanen dituzte 09:00etatik 15:00etara Harriondoa kultur etxean. Bakoitzak sarrera bakarra erosi dezake eta nortasun agiria aurkeztu beharko du.

Otsailaren 22tik aitzinera Lesakako Telletxea estankoan eta Xagu liburu-dendan eskuragarri izanen dira 15 euroren truke.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun