Nafarroako flauta-joleen topaketan parte hartu dute Lesakako txirulariek

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 18a, 20:00
Lesakako musika eskolako zeharkako txirula ikasleak Iruñean.

Otsailaren 14an eta 15ean Iruñeko Musikaren Hirian egindako jardunaldian Musika Eskolako bederatzi ikasle eta irakaslea izan ziren

 

Pasa den asteburu honetan, ortzilale arratsalde eta larunbat goizean, Iruñean Nafarroako flauta-joleen 9. topaketan parte hartu dute Lesakako Musika Eskolako zeharkako txirulako ikasleek.

Ekitaldia otsailaren 14an, ortzirale arratsaldean eta otsailaren 15ean, larunbat goizean ospatu da Iruñeko Musikaren Hirian. Bertan, Nafarroako musika eskoletako zeharkako txirulako ikasleak bederatzigarren aldiz elkartu dira adin guztietarako tailerretan, kontzertuetan eta formakuntza jardueretan parte hartzeko. 

Lesakako musika eskolatik ikasle hauek parte hartu dute:  Uxue Biurrarena, Naiara Ubiria, Onintze Iparragirre, Janire Otxandorena, Leire Ariztegi, Maddi Zubieta, Aroia Ordoki, Naia Apeztegia eta Saraih Alzugarai ikasleak, Olatz Rojo irakaslearekin batera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun