Berako Labiaga Ikastolako areto nagusiak bigarren erakusketa hartuko du

Donibane Lohizuneko Patxi Laskarai argazkilariaren argazkia.

Gonzalo Etxebarria margolariaren eta Patxi Laskarai argazkilariaren lanak ikusgai izanen dira ilbeltzaren 25etik martxoaren 29ra, hamar asteburutan

 

Berako Labiaga ikastolako areto nagusiak larunbat honetan, hilak 25, irekiko ditu bere ateak. Bigarren erakusketa honetan, Barkoxeko (Zuberoa) Gonzalo Etxebarria margolariaren eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Patxi Laskarai argazkilariak elkarlanean prestatu duten ‘Izenik gabe’ arte lanak ikusgai izanen dira. Hamar asteburuz zabalduko ditu ateak aretoak, martxoaren 29ra bitarte.

Larunbat honetan, 16:00etan eginen dute inaugurazio ekitaldi xume bat, «gure herriko zenbat produktu dastatuz eta topa eginez», ikastolatik jakinarazi dutenez. Ondotik, larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara egonen da ikusgai.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun