Musikoterapia tailerra izanen dute Lesakako jubilatuen elkartean

Haizea Loirak gidatuko du musikoterapia tailerra Lesakako jubilatuen egoitzan.

Otsailaren 3tik apirilaren 13ra, astelehenetan 11:00etatik 12:00etara

 

Lesakako San Fermin elkarteak antolatuta, Musikoterapia, Musika zahartzaroaren sintonian tailerra eskainiko dute otsailaren 3tik apirilaren 13ra, astelehenetan 11:00etatik 12:00etara jubilatuen egoitzan. Haizea Loira Matxiñena musikoterapeuta eta GIM terapeuta izanen dute gidari. Edozeinek eman dezake izena urtarrilaren akabaila arte. San Fermin elkarteko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute hilabetean eta bazkide ez direnek 20 euro.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun