Alkaiaga Trail lasterketak hamargarren edizioa beteko du uztailaren 20an

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 17a, 07:26
Ttikienen lasterketak larunbatean 17:30ean hasiko dira Alkaiagan.

Larunbatean 18:00etan abiatuko da lasterketa nagusia eta ordu erdi lehenago ttikiena

Alkaiagako besten komiteak eta Manttale Mendi Lasterketa taldeak antolatuta X. Alkaiaga Traila uztailaren 20an eginen da 18:00etatik aitzinerat. Beti bezala, lasterketa auzoko inguruetatik igaroko da eta hiru korrikalarik osatuko dute taldea, guttienez emakume batekin. 

Taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin beharko dute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Korrikalari batek lehenengo itzuli motza eginen du (2 km eta 75 metroko desnibela), bigarrengoak luzexagoa (3 km eta 105 metroko desnibela) eta azkenak 4 km eta 155 metroko desnibela. Korrikalari  bakoitzak artaburu bat eramanen du lekuko gisa.

Antolatzaileek gomendatzen dute partaideen izen abizenak mailez bidaltzea alkaiagatrail@hotmail.com helbidera. Helduentzako lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak eginen dira 17:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun