Ehun lagunek egin dute Taillonera txangoa Loro, Zubi eta Saralegi gogoan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 16a, 18:00
Beratik joandako mendizaleak, Tailloneko kaxkoan.

Bi urtetik behin Pirinioetako Taillon aldera irteera antolatzen dute Berako Agerra mendi taldeak eta Manttalek, 2007an mendi horretan hildako Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez. Aurten ere egin dute irteera, uztailaren 13an, eta ehun bat lagun bildu ziren, 70 autobusean joanak eta bertze 30 ibilgailu partikularretan. Argazkiak, Tailloneko kaskoan eta hiru mendizaleen omenez jarritako oroitarrian ateriak daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun