Beratarrak Korrikaren alde lasterka

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 31a, 13:41

Martxoaren 31n egin dute Beran Korrika ttikia. Herriko ikastetxe guztietako haur eta gaztetxoek eta Uxanekoek parte hartu dute euskararen aldeko lasterketa ttikian. Elkarri lekukoa emanez, Altzateko plazan bukatu dute ibilbidea. Ekitaldia borobiltzeko dantzak eta bertsoak ere izan dira bukaeran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun