Apirilaren 23an eginen den Arantzako mendi lasterketarako izen-ematea ere zabalik da

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 7a, 10:16
20 kilometro luze izanen du Arantzako II. Mendi Lasterketak.

20 kilometro luze eta 1.300 metroko desnibel positiboa du Ekaitza elkarteak eta Udalak bigarrenez antolatutako probak

Apirilaren 23an, Arantzako II. Mendi Lasterketa izanen da Ekaitza Elkarteko Mendi Batzordeak eta Udaleko Kultura eta Kirol Batzordeak elkarlanean antolatuta. Izen emateko aukera zabalik da www.kirolprobak.com webgunean.

 

09:30ean hasiko da eta 20 kilometro luze eta 1.300 metroko desnibel positiboa dituen lasterketaren ibilbidea hauxe izanen da: herriko plazatik abiatu eta medikuaren etxetik barna, Miaka, Bulatxiki, Illurdi, Ekaitza, Ibintza eta Oilargata pasatu, eta Aientsatik Arruzpin barna herriko plazara.

Mendi ibilaldia puntuagarria da eta Nafarroako Mendi Lasterketen Koparen barne dago. Inskripzioak www.kirolprobak.com webgunean egin daitezke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun