28 lan aurkeztu dituzte Berako aire libreko XI. margo lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 22a, 12:57
Margo lehiaketako saridunak, epamahaikide eta Gure Txokoako eta Berako udaleko odezkariekin

Erandioko Jose Miguel Arranz-ek irabazi du 1.000 euroko lehen saria eta Eibarko Esteban Oroz-ek 600 euroko bigarrena

Hamar urtez segidan egin ondotik, 1993an egin zen azkenekoz Berako aire libreko margo lehiaketa. 22 urte geroago, lehiaketa berreskuratu du Gure Txokoa elkarteak, eta irailaren 20an egin zen hamekagarren edizioan 28 lan aurkeztu zituzten. Ikusi argazkiak

 

Javier Sagarzazu, Josu Urtizberea eta Juan Carlos Olaetxea margolariek osatutako epaimahaiak lana gogotik egin behar izan zuen, aurkeztutako lanen kategoria handia baitzen. Azkenean, 1.000 euroko lehen saria Erandioko Jose Miguel Arranz margolariaren lanari ematea deliberatu zuten. Bigarren saria (600 euro) Eibarko Esteban Oroz-ek eskuratu zuen. Horretaz gain, ohorezko bertze hiru aipamen egin zizkieten Bergarako Juan Jose Altuna, Berako Manolo Sanz eta Carlos Espinaren lanei.

Aitor Elexpuru zinegotzia Berako Udalaren izenean eta Jaione Dozagarat Gure Txokoako presidentea izan ziren sari banaketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun