Berriz ere Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak datoz Arantzara

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 15a, 07:25
Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Pelle-Ttikiko haur, guraso eta monitoreekin, iaz egindako emanaldiaren ondotik.

Pele-Ttiki Haur Eskolaren alde ariko dira larunbatean 17:00etan frontoian

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen taldeak, Txo Mik Mak txikia ikuskizuna eskainiko du larunbat honetan Arantzako frontoian, 17:00etan. Sarrerak 8 eurotan salgai jarri dira Arantzako eta inguruko herrietako zenbait lekuetan. Emanaldia Pele-Ttiki haur eskolaren aldekoa izanen da.

 

Lan honetan, Albaolako itsas ondarearen berri ematen da eta  herriz herri egurraren eta itsasoaren usaina eramaten ari dira pailazoak. Txo Mik Mak txikia indioa da protagonistetatik bat eta itsasoaren bertze aldetik, Ternuatik, ailegatu da. Larunbat honetan, berarekin eta bere atautxi Rokerekin plana eginen dugu beraz, mundua aldatzeko helburuarekin.

Ikuskizun guzietan bezala, honetan ere, dantzatzeko, kantatzeko eta ikasteko aukera izanen dugu.

Sarrerak salgai daude 8 eurotan, ondoko lekuetan: Arantzako Zakutenea, Pabloenea eta Burlada ostatuetan; Etxa­larren Herrik okindegian; Igantzin La Villa jatetxean; Lesakan Izarra okindegian; Berako Xuga ostatuan; Donezteben Titi ostatuan eta Sunbillan Ariztigain kanpinean. Egun berean ere salduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun