Nazioarteko dantza bikainak ikusi zituzten Gaztefolk jaialdiko saioan, Beran

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 28a, 13:34
Buryatiako Selenga taldekoek, Siberia aldeko herrialde hartako dantzak eskaini zituzten.

Bidasoaldeko Nazioarteko Gazte Folklore Jaialdiaren baitan, Buryatia, Eslobakia eta Behobiako dantzariak aritu ziren astelehen arratsaldean

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Bidasoaldeko Nazioarteko Gazte Folklore Jaialdiko saio bat egin zen uztailaren 27an, astelehen arratsaldean Berako Herriko Etxeko Plazan. Eraiki Dantza taldeak antolatu zuen saioa Berako udalaren babesarekin. Ikusi argazkiak

 

Buryatiako Selenga dantza taldea, Eslobakiako Zornica dantza taldea eta Behobiako Eraiki Dantza taldekoak aritu ziren eta hainbat ikusle bildu zen Berako Herriko Etxeko Plaza inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun