Lander Perezen margo erakusketa zabalduko da abuztuan Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko uzt. 28a, 08:08
Landez Perezen margolanetako bat.

Harriondoa Kultur Etxean, Bihotzkada artisau elkartearen eskutik

Bihotzkada artisauen elkarteak Lesakako Udalaren laguntzaz antolatuta, Hitano Project/Lander Perez gasteiztarraren Ispirituen memorian margo erakusketa ikusgai izanen da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean abuztuaren 1etik 30era.

 

Abuztuaren 1ean, larunbat arratsaldeko 7etan eginen dute inaugurazioa.

Ortzegun, ortziral, larunbat eta igandetan, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute erakusketa eta larunbatetan arratsaldez ere, 16:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun