AEKko barnetegien 20. urteurrena kontzertu eta emanaldiekin ospatzen hasi da Arantzako Aterpea

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko uzt. 23a, 08:49
Esne Beltza taldeak emanaldia eskainiko du ortziral arratsean Aterpean.

Esne Beltza taldeak Japan Set emanaldia eskainiko du uztailaren 24an

AEKko barnetegien 20.urteurrena ospatzeko, Arantzako Aterpean hainbat kontzertu eta emanaldi antolatu dituzte uda honetarako. Joan den ortziralean bertso afaria izan zuten Fredi Paia eta Arkaitz Estiballesekin eta larunbatean Proiekto Nombrek jo zuen. Uztailaren 24an, ortziral arratseko 10:30etik aitzinera, Esne Beltza taldeak Japan Set emanaldia eskainiko du.

 

Uztailaren 31n, Madrilgo Cromática Pistona taldearen emanaldia iragarri dute. Abuztuari begira, hilaren 1ean, Jon Gurrutxagak akustikoa eskainiko du, 7an Makala Jazz Funk Band, 15ean DJ Alai, 28an Petti eta 29an Joseba B. Lenoir joatekoak dira Aterpera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun