Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 10a, 07:31
Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako saridunak joan den ortziralean Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Elkarteari buruzko 30 galderei erantzun behar izan diete aurten neska-mutikoek

Lesakako haurrek bere herria, ohiturak eta historia ezagut ditzaten Beti Gazte elkarteak Udalaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu zituzten ekainaren 5ean Elkartearen egoitzan. Aurten, 75. urteurrena dela eta, 30 galderak Beti Gazte elkarteari buruzkoak izan dira.

 

A mailan (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Kurtsoko haurrak) lehen saria Beñat Criado Arruabarrenak eskuratu du, bigarrena Beñat Etxepare Aiestaranek, hirugarrena Ainitze Martinez Olazabalek eta laugarrena Amaiur Martinez Olazabalek.

B mailan (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoko neska-mutikoak), lehen saria Naiara Ubiria Sunsundegik eskuratu du, bigarrena Iosu Zubieta Eneterreagak, hirugarrena Beñat Etxabide Olazabalek eta laugarrena Oihana Arruti Terrerosek.

C mailan (LHko 5. eta 6. mailakoak), azkenik, Orti Arotzena Portuk eskuratu du lehen saria, Ane Ordoki Telletxeak bigarrena, Naroa Bertiz Aranburuk hirugarrena, Ane Agirretxe Bikondoak laugarrena eta Naroa Garbisu Etxabidek bosgarrena.

Herriko dendetan ikasketa materiala erosteko bonoak lortu dituzte saridunek.

Galdera gehien ongi erantzun dituzten Beñat Criado eta Orti Arotzenak, gainera, sari bereziak izan dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun