Kasik 100 musikari bildu ditu Lesakako Musika banden alardeak

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 11a, 10:04
Bera, Elizondo eta Lesakako Musika Bandak Lesakako Plaza Zaharrean, Alardean parte hartu ondotik. Foto Goiko

Beti Gazte elkartearen 75 urteurreneko ekitaldien baitan, Lesaka, Bera eta Elizondokoak bildu dira

Lesakako Beti Gazte elkartearen 75. urteurreneko ekitaldien baitan Musika Banden Alardea egin zuten maiatzaren 9an, larunbatean. Bera, Elizondo eta Lesakako bandek kalejira zuten lehenik, bakoitzak bere ibilbidea osatuz eta gero kontzertua eskaini zuten plazan.

Berako musika bandak Igor Telletxearen zuzendaritzapean, Elizondoko Recreo Musika Bandak Rosa Mari Sanchezen aginduetara eta Lesakako Musika Bandak Mikel Telletxearen gidaritzapean hiru-launa pieza jo ondotik, denek Beti Gazteren himnoa elkarrekin joz bukatu zuten emanaldia.

Aipatzekoa da joan den astean webgune berria ere aurkeztu zuela Lesakako udal musika bandak (www.bandalesaka.com)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun