Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena ezagutzeko lehen solasaldia eskainiko dute apirilaren 14an Beran

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 14a, 07:21
Iksandarren bidea kontzertu didaktikoa eskainiko du larunbatean Kultur Etxean Ensemble Uqbarnagh taldeak.

Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?  Kurdistango herriaren garrantzia izenburupean zenbait ekitaldi antolatu dituzte egunotan Beran. Hasteko, martxoaren 31tik apirilaren 12ra arte Kurdistan gaineko 6 begirada izeneko argazki erakusketa zabalik egon da Kultur Etxeko erakusgelan.  Apirilaren 14an, asteartean 19:30ean Beralandetan Aniztasuna eta dibertsitatea Ekialde Hurbilean solasaldia eskainiko du Manuel Martorellek gaztelaniaz.

Apirilaren 16an, ortzegunarekin, ordu eta leku berean, Kurduen garaia ailegatu ote da? solasaldia eskainiko du Karlos Zurutuzak euskaraz.

Iksandarren bidea kontzertu didaktikoa

Bukatzeko, hilaren 18an, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean Iksandarraren bidea kontzertu didaktikoa eskainiko du Ensemble Uqbarnagh taldeak.

Ensemble Uqbarnaghren “Iksandarren bidea” egitasmoak (Iksandar da Alejandro Magnoren izena persieraz) erakuste ditu formatu ertaineko kontzertuan zehar Erdialdeko Asiako herrialdeetako instrumentuak eta doinuak  (Azerbajan, Iran edo Afganistan). Gai bakoitzean herrialde bakoitzeko tradiziozko musikaren kontzeptu nagusiak aurkezten dira (mugham

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun