Udalak UPNko zinegotzia salatu du

TTIPI-TTAPA 2013ko urr. 31a, 08:02

Juan Losa UPNko zinegotziaren aurkako salaketa paratu du Udalak Foru Poliziaren ai­tzinean, herriko eraikin batean baimendutako horma-irudia margo xuriz estali duelakoz. Udaletik gogoratu dutenez, «horma-irudi hori duela urte batzuk margotu zen Udalaren baimenarekin eta bertan ez ziren aipatzen ez presoak ez ETA erakundea ere. Euskal Herriko maparekin batera Euskal Herria aitortu, errespetatu zen UPNko zinegotziak ezabatu duen horma-irudiaren leloa». Gaineratu dutenez, «lehendik ere, zinegotziak errana zuen behin baino gehiagotan halakorik egiteko asmoa zuela baina alkateak aldioro adierazi zion ez zuela ezabatzeko baimenik, ez eskumenik». Udalak «hagitz larritzat» jo du halakorik egitea, «intolerantea izateaz ­gain, zinegotzia izanik, Udalaren erabaki baten kontra eragiten duelakoz». Hala, salaketa publikoa egitea eta bere udal ordezkariaren ai­tzinean erantzukizunez jokatzea eskatu dio Udalak UPNri.

Berako UPNk alkatearen eta bere taldearen pasibitatea salatu izan du prentsan, eta horren inguruan zera adierazi dute Udaletik: «agintaldi honetan izan diren pintadak aldioro garbitu dira eta orain ere antolatua zegoen kanpo santukoaren garbiketa». Udalean, agintaldi osoan, «pasibitatea agertu duen bakarra Losa zinegotzia bera» izan dela dio Udalak, «are gehiago azkeneko hilabeteetan, dagozkion ba-tzordeetara ez delako ia inoiz agertzen, ez udalbatzarretara ere». Berak bilatzen duen bakarra «nabarmentzea» dela uste du Udalak, eta «bere asmoa ez da he­rriaren alde egitea, bere kezka nagusia pren­tsan agertzea da, kosta ahala kosta, horretarako ikur eta sinboloen kontrako gerra pizten saiatuz, etengabe».

Bilduk ere zinego­tziaren «jarrera onartezina» salatu du pren­tsa-ohar bidez eta UPNk Beran duen lan egiteko modua «gezurra, mehatxua eta errespetu falta» direla uste du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun