Zalaingo lantegiak ez du Erregulazio Espedientea gehiago luzatuko

Aitor Arotzena 2010ko ira. 16a, 13:17

Lan kargaren aurreikuspena hobetu dela jakinarazi die zuzendaritzak langileei

2009ko maiatzaren 25etik 2010eko irailaren 30a bitarte Lan Erregulazio Espedientepean daude Condesa taldeko Zalaingo fabrikako langileak. Kasik urte eta erdi eman dute egoera ho­rretan, baina espedientea ez dela gehiago luzatuko jakinarazi die zuzendaritzak langileen ordezkariei, «urte bukaera bitarte lan kargaren au­rrei­kuspena hobetu delako». Langileek baikortasunez hartu dute be­rria, duela urte eskas 303 langileetatik 140 kalera­tzeko espedientea proposatzekotan baitzegoen lantegia. Aukera ho­rren kontra protestatzeko, Zalaingo langileak Gas­t­eiz­e­ra joan ziren iazko irailean, Condesa taldeko egoitzaren aitzinean protesta egiteko. Aurtengo otsailean ere, bertze mobilizazioen artean, manifestazioa egin zuten Zalaingo lantegitik Berako plazara. Azkenean ez zen kaleratzerik izan, Langileen Batzordeak eta zuzendaritzak akordio bat sinatu bai­tzuten mar­txoan, lantegiaren bideragarritasuna onartuz. Halere, langileei modu ezberdinean eragin dien EREarekin segitu dute. 2004an 480 langile zituen Zalain­go lantegiak eta gaur egun 300 inguru ditu. Langileen Batzordetik aipatu dutenez, «be­rri ona da, baina orain ikusi beharko dugu urte bukaeran eta 2011 urtean merkatuak duen bilakaera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun