24 orduko lan uztea Zalain Zokon

ttipi-ttapa 2006ko abe. 14a, 13:34

Urtean 9 lan-egun gehitu nahi ditu enpresako zuzendaritzak

“Holding de gestion de Empresa de Tubo” delako enpresak, lehengo Zalainek, 24 orduko lan uztea egin du ortzegunean. Azaroaren 29an izandako lantegi batzarrean lan geldialdia egitea erabaki zuten enpresako zuzendaritzak hitzarmena negoziatzeko duen jarrera itxia gaitzesteko.

Condesa taldeak Zalainen duen lantegian hitzarmena berriz egitea tokatzen da, baina, nahiz eta,azken sei hilabeteetan negoziaketan egon, hitzarmena ezin adostuz ibili dira bi alderdiak.

Zuzendaritzak bertze 72 lan-ordu gehitu nahi ditu urtean, 9 lan-egun. Enpresa Komiteak ordea, ordu horiek ez ditu onartu nahi. Horiek horrela zuzendaritzak jornalen izoztea mehatxatu duela jakinarazi du Enpresako Komiteak prentsa ohar baten bidez.

Egoera horretatik ateratzeko, langileek mobilizazio eguna egin dute eta horietariko 50 batek manifestazioa egin enpresatik Toki Onako aparkalekura, aitzinean “Condesa inposaketarik ez, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatu” zeraman pankarta aitzinean zutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun