Bera eta Endarlatsa arteko bide berriaren trazatua onartu da

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 27a, 14:02
Tunelik behar ez duen eta etorkizuneko Bide Berdea ukituko ez lukeen aukera bakarra izan da onartutakoa. TTIPI TTAPA

Nafarroako Gobernuak tunelik behar ez duen proiektua hobetsi du

Urtarrilaren 9an egindako Nafarroako Gobernuko batzarrean, N-121Aren Bera eta Endarlatsaren arteko ibilbide berria onartu zen. Guztira bortz proiekturen artean hautatu behar izan zuten. Hiru Bidasoaren eskuinaldetik doazenak eta bertze bi ezkerraldetik. Bortzen artean lauk tunel baten beharra zuten, baina Nafarroako Gobernuak aukera horiek ez zituen begi onez ikusi eta tunelik behar ez duen proiektua onartu zuen. Honek ibilbide gehienean lehengoa segituko du, Bidasoaren eskuinaldetik. Aldaketa nagusia Villanuevako bihurgunean izanen da. Orduan ibaiaren ezker aldera pasatuko baita, 90 grado egiten dituen bihurgunea ahal bezain bat leuntzeko.

Beratik Endarlatsaraino errepideak hiru bide izanen ditu, bakoitza metro terdikoa, eta bide bazterretan metro bat eta erdi utziko dutela. Batzarraren ondotik emandako prentsaurrekoan ekonomikoki hoberena eta ingurumena gehien errespetatzen zuen aukera onartu zutela erran zuten. Etorkizunean egin daitekeen bide berdearen proiektua trabatzen ez duen aukera bakarra izan da onartutakoa.

Obrak 2007ko hasieran emanen dira eta 2009rako bukatuak izan beharko dira. Endarlatsako Zubiari dagokionez berriz, bertze proiektu batean sartuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun