Bestak buruan

Oskar TXOPERENA 2006ko uzt. 17a, 11:59

Bestak antolatzeko lehenbiziko bilera ekainaren 21ean egin zen. Pentsatzekoa denez, ez da oraindik gauza haundirik prestatu, baina besten nondik norako nagusiak lotzen hasiak dira. Errate baterako, besten datak erabaki zituzten, ez baitzegoen garbi igandearekin eta astelehenarekin akautu behar zuten. Azkenik, irailaren 28an hastea eta urriaren 2an akautzea erabaki zuten bertara joandakoek. Hurrengo bileraren hitzordua ere finkatu zuten. Uztailaren 12an egin da Biltoki Elkartean, arratsaldeko 20:30etan. Betiko moduan, bilera irekia izanen da joan nahi duten guzientzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun