Banartako bestak

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 13a, 17:37

Sanferminak akautu berriak badira ere, ezin erran besta giroa gurean itzaliko denik. Azkeneko urteotako ohiturari eutsiz, Xantio egunez, uztailaren 25ean, Banartako bestak ospatuko dira Linddurrenborda sagardotegi inguruan. 12etan txupinazoa botako da eta ondotik toka txapelketa jokatuko da. Bazkaria eginen da gero, trikitilari eta bertsolariekin. Bazkalondoan txinga txapelketa jokatuko da eta berriz ere trikitilariek giroa jarriko dute. Bazkarira joateko Linddurrenbordako 948 637212 telefonoan eman behar da izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun