Iñautetako larunbatean abiatu zen Atxaspin GR7 bertso txapelketa. Txapelketa hau herrika jokatuko da eta zazpi herriko hiruna bertsolarik hartuko dute parte: Lesaka, Orio, Zarautz, Orereta, Oiartzun, Lasarte eta Mallabiakoak. Hilabetero saio bat eginen da «etxean» eta bertzea «kanpoan».