mar 25 Bertizarana Legasa
Legasarrek martxoaren 15ean egin zuten Korrikako kilometroa, eta eskolako lagunek, berriz, martxoaren 22an Korrik Ttikia egin zuten. Ikasleak gelaka herriko hainbat puntutan jarri ziren eta ibilbidea denek elkarrekin plazan akitu zuten. Lekukoa eskuz esku ibili zuten eta barnean zegoen mezua irakurri ondotik borobildu zuten besta. «Gora Korrika, gora euskara eta gora Legasa!», adierazi dute Legasako eskolako lagunek.
Argazkiak eta testua: Nerea Meoki.
mar 25 Bertizarana Narbarte
Korrika aurten ez da Narbartetik pasatu, baina hala ere, eskolan Korrika Ttikia egin zuten martxoaren 22an, arratsaldean. Maila bakoitzak puntu bat hartu zuen. Seigarren mailakoak Oieregin hasi ziren eta bidean gainerakoak elkartu eta lekukoa eskuz esku pasatuz ibili ziren. Korrika Ttikia izanda ere, agerian gelditu zen emozioa. Bide batez, «Narbarten ere euskaraz!», aldarrikatu dute.
Testua eta argazkiak: Maite Bertiz.