Parke akrobatikoetan operadore ikastaroa eskainiko dute Bertiz Abentura Park-en

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 24a, 07:32
Abentura parketan lan egin ahal izateko ziurtagiria lortuko dute ikastaroan parte hartzen dutenek.

Apirilaren 17tik 21era eginen den ikastarorako martxoaren 30a bitarte eman daiteke izena 

AEPA (Espainiako Abentura Parke elkarteak) eta BKZ Nafarroa Abentura enpresak, Erreskatean monitore Espezialista (MER) ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa Narbarten berritu den Bertiz Abentura Parken burutuko da.

 

Ikastaroa apirilaren 17tik 21era burutuko da eta 40 orduko iraupena izanen du (teoriko-praktikoa). AEPA-K ikastaroa gainditzen duten ikasleei ziurtagiri bat emango die, Abentura parketan lan egin ahal izateko.

Gaur egun, estatu espainiarrean Abentura parketan lan egin ahal izateko dagoen ziurtagiri bakarra da. Datozen urtetan Nafarroan hezkuntza formal gisa sartuko dela espero da.

Martxoaren 30an amaituko da izena emateko epea, ikastaroaren prezioa 450 eurokoa da eta plazak mugatuak dira (gehienez 20 pertsona).

Argibide gehiago: 609461741 edo bkz@navarraaventura.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun