Orain dela aste batzuk, Legasa eta Doneztebe artean lur erortza haundi bat izan zen. Bide hau arront erabilia da, bai bizikletaz baita oinez ere, Doneztebera joateko. Orain arte Udala lanean aritu da lehenbailehen zati hau garbitzeko baliabideak bilatzen, eta azkenean Nafarroako Gobernuko sail ezberdinetako teknikariekin egon ondoren, datorren egunetan Mariezkurrenako langileek bidea garbituko dute.