Bertizaranako Udalean egindako bilkuran, udal hirigintzako planaren hasierako onespena adostu zen martxoaren 14an. Plan honek zehazten ditu bailaran zeintzuk izan behar diren hirigintzari eta lurraren erabilerari dagokionez printzipio nagusiak.
Apirilaren 5ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Udal Hirigintza Plana eta Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterketaren dokumentazio guztia publikoki jakinarazi da hilabete bateko epean. Honela, interesatua dagoen edozein pertsonak, dokumentazio guztia aztertu eta dagokion alegazioak aurkeztu ahal izanen ditu.