Eva Irazokiren margolanak ikusgai Bertizko Jauregian

Martin BERTIZ 2013ko mar. 27a, 12:00

‘Urarekin jolasean’ eta ‘Paisajes y bodegones’ bildumak zintzilikatu ditu

Eva Irazoki Narba­r­teko margolariak martxo­aren 8tik apirilaren 12ra erakusketa antolatu du Bertizko Natur Parkeko jauregian. Urte batzuk pasa dira marrazketa eta margo klaseak hasi zituenetik Irungo Udal margo Akademian, geroztik lanean segitu du hainber­tze marrazketa, akuarela eta erretratu ikasketetan, lekuko margolari ezagunekin.
 
Hainbat erakusketa egina da Eva eta orain­goan Urarekin jolasean margolanekin dator. Bi gelatan kokaturik daude bere lanak, lehendabizikoan erran berri dugun lana dago eta bigarrenean Paisajes y Bodegones margoak ikus daitezke. Animatu nahi duen guztiari Bertiztik bueltatxo bat ematera eta Narbarteko he­rrian daukagun artista pixka bat ezagutzeko aukera izanen duzue.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun