Inauteriak etorri bezala joan dira eta orain zorrak kitatzeko momentua ailegatu da, Ester janari dendan jarrita dago zerrenda eta han agertzen da bakoitzak ordaindu beharra.
Legasako puskak Paris 365 jangela sozialera
Beti lagundu beharra da albokoari baina krisi garaian gehiago, ondo daki hori Legasako herriak eta aurten inauterietan bildutako puskak Paris 365 jangela sozialari eman dizkiote. Inauterietan ere, elkartasuna ahazten ez denaren seinale.