Nafarroako paleta goma txapelketa irabazi du Mikel Pernaute narbartearrak

TTIPI TTAPA 2011ko mai. 17a, 16:27
Nafarroako paleta goma txapelketaren finalean parte hartu zuten pilotariak. Utzitako argazkia

Zazpi tantoko aldeagatik izan da garaile Pernaute

Txaruta taldeko Mikel Pernaute pilotari narbartearrak irabazi du Nafarroako lehen mailako buruz buruko paleta goma txapelketa.

Apirilaren 20an Iruñeko Lopez pilotalekuan jokatutako finalean 30-23 irabazi zion Amaya taldeko Jose Mari Erbururi. Lehia ikusgarria eskaini zuten bi pilotariek. Erburu hasi zen domi­natzen, baina bere abantaila mu­rriztu zuen Pernautek eta hainbat berdinketa egin zituzten. Pernautek tanto pare bateko abantaila hartuz joan zen eta hortik aitzinera, Txarutako pilotaria gehiago izan zen eta 29-21eraino joan zen markagailuan. Azkenean txapela Narbartera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun