Aterpe turistiko bat egiteko proiektua aurkeztu da Espainiako Gobernuan

TTIPI-TTAPA 2010ko uzt. 8a, 11:37

Landa Garapen Iraunkorreko Programaren laguntza jasotzeko lau proiektu zerrendatu dira

Espainiako Gobernuak abian duen Landa Garapen Iraunko­rreko Programaren barne, Bertizaranako behar eta proiektuen ze­rrendak aurkeztu dira, dagokionak azterketa eta balorazioa egin dezan. Eta Legasaren kasuan, hauek dira egindako ekarpenak:
Alde batetik, herriko bideen sailean, Irisoko bidea moldatzeko laguntza eskatu da. Gu­tti goitibeheiti kilometro­ bateko luzera izanen luke, eta horrekin batera Leokadira doan bidea ere konpondu nahi da. 72.500 euroko aurrekontua izanen luke.
Bertizko parkearen ekintzen osagarri gisa, aterpe turistiko bat sor­tzeko ere dirulaguntza eskaera egin da. 200.000 euroko au­rre­kon­tua izanen luke.
Ugaldea eta merenderoa ere moldatu nahi dira, gozamena eta ha­rrera-gunea eta ingu­ru­menaren mantenua bermatuz. Kasu honetan, au­rrekontua 120.000 eurokoa da.
Eta oraingo Kontzejua konpontzeko 35.000 euro eskatu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun