Apezaren Etxearen teilatuaren konponketa dela eta, Legasako Kontzejuak proiektua Nafarroako Kutxaren Zuk erabaki, zuk aukeratu egitasmoan sartu du. Proiektu zenbakia 17.656 da eta egitasmoaren amaitze data abenduaren 31 da.
Zenbat eta jende gehiagok aukeratu proiektua, orduan eta diru gehiago lortuko da. Beraz, bai Legasako herritarrei, nahiz Bertizaranako guztiei, eta orohar Nafarroako Kutxan kontua duten guztiei ere, proiektu honen alde egiteko eskatu du Kontzejuak.