Kamioientzat aparkalekua egin da Legasan

TTIPI TTAPA 2008ko urt. 9a, 09:59

Bertizaranako Udalak ibilgailu astunendako aparkalekua egin du. Bi fasetan eraiki da, 105.000 euroko inbertsioarekin eta lehenik herrikoen beharra asetzera dator. Aparkaleku berria Legasan dago, herriaren eta Aceraliako lantegiaren artean.

Lanen fasea orain dela bi urte eman zion Udalak Azpiroz y Saralegi eraikuntza enpersari 81.399,93 eurotan. Ondotik, bigarren faseari Berako Arkaitza enpresak egin ditu, 24.000 eurotan.

Orain dozena bat aparkaleku daude, nahikoak herriko kamioi gidariek modu egoki eta arautuan aparkatu ahal izateko. Aparkalekuan lekua izateko ordaindu beharreko tasak sinbolikoak izanen direla aipatu du Andres Etxenike alkateak. Interesatuek lizentzia eskatu beharko dute Herriko Etxean eta honek urteberako emanen du. Erabiltzaileak aparkalekuaren atea ireki eta ixteko aginte elektronikoa eskuratuko du. Aparkalekua erabiltzeko lehentasuna izanen dute Bertizaranako erroldan denbora gehien dutenek eta zirkulazio eta jarduera ekonomikoen zergak ordaintzen dutenek. Aparkalekuaren garbitasuna eta zaintzea erabiltzaileen esku egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun