Mitxel Aginaga narbartearrak hamargarren garaipena eskuratu du

TTIPI TTAPA 2007ko urr. 2a, 16:45

Mitxel Aginaga narbartearrak hamargarren aldiz irabazi zuen igandean Ororbian Nafarroako Mendi Duatloi txapelketa. Beharbada orain arteko garaipenik zailena izan zen Aginagarentzat, beti ondoan izan baitzen Juan Carlos Nieva, BH Hermanseko taldekidea. Azkenean, Mitxel Aginaga ordubete, sei minutu eta 36 segundu behar izan zituen proba osatzeko eta Juan Carlos Nievak, segundu bakar bat gehiago. Podiumeko hirugarren koxka Goierriko Triatloi taldeko Jon Erguinentzat izan zen, ordubete, 7 minutu eta 5 segunduko denborarekin.

Bere hamargarren garaipenaren ondotik hilabeteko atsedenaldia hartuko du Mitxel Aginagak. Tarte honetan, espezialitate honetan segitu edo ez aztertuko du Narbarteko kirolari handiak, ez baitu behar adinako babesik lortu agintari eta babesleen aldetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun