Nafarroako Gobernuak herriarenak diren ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenaren oinarriak onartu ditu. Legasako Kontzejuaren arabera, gaztainondoak, iratze lekuak, hariztiak, lizar eta intxaurrondoak dauden inguruak eta antzerakoak, komunaletan, horiek erabiltzeko eskubidea bertzerik ez dute izanen herritarrek. Gobernuak ekainaren 2an onartu zituen akordioaren oinarri orokorrak, eta Kontzejuaren eta herriaren lur eremuak erabiltzeko idatzizko baimena duten partikularren arteko hartu emanak erregulatzeko onartu zituen.