Legasan Kattalin besta ospatuko dute heldu den larunbatean

ttipi-ttapa 2006ko aza. 22a, 12:35

Lehen aldikoz gaupasa izanen da Trikidantz taldearen eskutik

Duela 5-6 urte berreskuratu zuten Legasan Kattalin bestaren ospakizuna, eta geroztik urtero ospatu dute. Garai batean herriko bestak egun horretan ospatzen ziren, baina eguraldia dela eta, abuztura aldatu zituzten. Aurten, lehenbiziko urtez, gaupasa eginen dute, orain arte egunez bakarrik egiten baitzuten besta.

Hori dela eta, larunbaterako egitarau zabala prestatu dute. 10:00etan gosaria izanen dute; 11:00etan mus txapelketa; eguerdiko 13:00etan herritarrek berreskuratuko duten dantza luzia dantzatuko da eta 14:00ak aldera herri bazkaria izanen da. Arratsalde osoan IƱaki akordeoilariak joko du, eta gauez gaupasa izanen da Trikidantz taldearekin. Eguraldi ona egiten badu, ekitaldi guziak Legasako plazan eginen dira eta bertzela herriko frontoian. Batean zein bertzean izan, jendea animatzea bakarrik falta da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun