Bodegas Borsao taldean ari den Mitxel Aginagak bederatzigarren aldiz irabazi du Nafarroako Mendi Duatloi txapelketa. Urriaren 1ean Ororbian egin zen proban bigarren izan zen narbartearra, Jon Arozena gipuzkoarraren gibeletik, baina nafarren artean ez zuen areriorik izan. Bigarren Pablo Arrastia izan zen eta hirugarren Asier Lopez. Emakumeetan Ana Casares izan da txapeldun, Erkuden Almagro eta Eva Bustoren aitzinetik. Partehartzaileek 5 km lasterka, 16 mendi bizikletan eta 2,5 lasterka egin behar izan zituzten.