Mitxel Aginaga kirolari narbartearrak azkar hasi du aurtengo mendi duatloi denboraldia. Gipuzkoako txapelketan hirugarren postua lortu zuen Ion Arozena Euskadiko txapelduna eta Errioxako Fernando Ricaren ondotik.
Irailaren 24an jokatutako Santa Polako duatloian bigarren bukatu zuen. 4,9 km lasterka, 18,7 km mendi bizikletan eta azken 2,9 kmak korrika egiteko ordubete 8 minutu eta 15 segundu behar izan zituen, Sergio Rodriguez irabazleak baio 39 segundu gehiago.
BH Inverse taldean Aurtengo denboraldian BH Inverse taldean arituko da Aginaga, goi mailako bertze 5 taldekiderekin batera, hala nola, Angel Martinez, iaz Munduko txapeldun izan zen Santiago Arnes, hirutan Munduko txapeldun izandako Agusti Roc, Victor del Corral Europako txapelduna eta Marco Cuesta. Joan den larunbatean Orkoienen jokatutako Nafarroako txapelketan parte hartu ondotik, urriaren 8an Green Cupeko proba batean lehiatuko da Aginaga SantoƱan.