Mitxel Aginaga narbartearra hirugarren izan da Munduko Green Cup txapelketan

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 24a, 12:23
Utzitako argazkiak

Martiko taldeko Mitxel Aginaga narbartearra hirugarren izan zen Patagonian egin zen Munduko Green Cup txapelketan. Brasilgo Oscar Galindez izan zen txapeldun eta Argentinako Massi Morales bigarren. Aginagak, berriki hildako Peio Martikorenari eskaini zion bere lorpena eta proba hasi baino lehen, minutuko isilunea gorde zen Berako enpresarioaren oroigarri. Maiatzaren 7an Espainiako txapelketan parte hartuko du Aginagak, Puetollanon (Ciudad Real).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun