Narbarteko industrialde proiektuaren kontrako sinadurak biltzen ari dira

Xan Harriague 2006ko api. 25a, 19:07
Conservas Martiko enpresak aurkeztu duen proiektuan, industrialde berrira sartzeko errotonda berria egitea aurrikusi da. Kirol eremu berria, errepidearen bertzaldean geldituko litzateke. Juani MENDIBU

Goitiko irudian, Martiko enpresak Narbarten egin gogo duen industrialde proiektua ageri da. Gasolindegia, jatetxea, lantegia eta biltegiak inguru horretan jarri ahal izateko, Bertizaranako Udalak arauak aldatu behar izan ditu, etorkizunean kirol eremua eg

Sinadura bilketa egiten ari direnek garbi utzi nahi dute Bertizaranara industria ekartzearen aldekoak direla eta bereziki arduratzen dituen gaia dela. Halere, beraien ustez industrialde berria Bertizko Natur Parketik sobera hurbil dago: «Bertizko Parke Naturaletik arras hurbil dagoen proiektu batez ari gara, eta hura da Nafarroako gune turistiko nagusietako bat. Are gehiago, aipatu Parkearen inguruan egin diren inbertsio eta sustapenei esker, gero eta gehiago dira gure eremura etortzen diren bisitariak; eta hau guzia, jakina, hagitz onuragarria da, modu batean edo bertzean, turismoari loturik dauden pertsona eta erakundeendako: merkatariak, landa etxeetako jabeak, jatetxeak, hotelak, eta abar. Beraz, ez dugu konprenitzen ahal Udalak eta Bertizko Partzuergoko Presidentea den Alkateak aho batez onartzea bertze industrialde baten ezarpena».

goa litzateke proiektua Legasako industrialdean ezartzea: «Ez litzateke aunitzez logikoagoa aurrez prestatutako jakien lantegi hori haranean dagoen industrialdera eramatea? Legasako Arcelor-enaz ari gara, hain zuzen; aipaturiko udal planak ere halaxe jasotzen du. Erabilpen industrialerako zuzendua den lur sail honek 110.000 metro koadro ditu goiti-beheiti; baina horretaz gain, ondoan 100.000 metro koadro inguruko landa-lurzorua dago. Beraz, 200.000 metro koadro inguruko lur saila dago probesten ahal dena». Udalak kirol eremua hurbil dagoen bertze lursail batera eraman nahi du, baina Bidasoa ibaitik urrun; beraz, ur-kirolak egiteko aukera bertan behera gelditzen dela uste dute bizilagunek: «Deigarri gertatzen da proiektu horren azterketarako izendatu dituzten Patxi Chocarro San Martin-ek eta Maria Urmeneta Fernandezek egindakoa. Izan ere, erraten dute udal planaren gainean eginen den berrazterketak bertzelakotu, aldatu eta bertan behera utz lezakeela kirol eremuaren kokapena. Arkitekto horiek diote kirol eremua aldatu beharra dagoela baserri batetik arras hurbil dagoelako eta kaltegarria litzatekeelako. Eta ez al da kaltegarria bederatzi metroko altuerako fabrika bat jartzea 9 metrora dauden bi baserritatik?. Auzokideok jakin nahi genuke zer-nolako irizpideak erabili dituzten industrialde berri horren proiektua aztertzerakoan». Andres Etxenike, Bertizanako alkatearen ustez, proiektuak on bertzerik ez dio eginen herriari: «40-45 lanpostu sortuko ditu eta hori, industria gaur egun nola dagoen kontuan hartuta, gauza ona da. Batez ere emakumeendako lanpostuak izanen dira, prekozinatuetan, dendan, jatetxean… eta denok badakigu gaurko egunean emakumeek zail dutela lan munduan sartzea. Proiektu hau aitzinera ez ateratzea tontakeria litzateke».

«LEGASAKO INDUSTRIALDEAN JARTZEA EGOKIAGOA DA»

Sinadura bilketa egiten ari diren bizilagunen ustez, Legasako lantegi ingurua da proiektua egiteko lekurik egokiena eta Arcelor-ek ez badu lurra saltzen, desjabetzearen bidea aztertu beharko luke Bertizaranako Udalak: «Egungo alkateak 2000ko udal plana onartu zuen. Horren arabera, Legasako Industrialdea ageri da etorkizunean egin litezkeen erabilpen industrialetarako gune nagusi gisa. Baina, kurioski, ez da inolako proiekturik ekarri leku horretara. Ondorioz, uste dugu edozein dela industria proiektua zorrotz eta sakon aztertu behar dela, eta leku egokian ezarri, hau da, Legasako Industrialdean. Alkateak dioenez, bazter utzi dute aukera hori Arcelorrek orain arte ezezkoa eman diolako lur sailak saltzeari. Baina harrigarria egiten zaigu arrazoi hori; izan ere, eskuartean dugun dokumentazioan ez da deus ere aipatzen udalak egindako ahaleginez industria bertan paratu ahal izateko. Ez da gure afera gogoraraztea hirigintza arautegiak hainbat mekanismo eta formula ezartzen dituela udalek behar dituzten lur sailak lor ditzaten. Are gehiago, denbora asko ez dela, alkate berak aipatu mekanismo bat erabili zuen, eta Legasako industrialdeko lursail bat desjabetzeko prozedurekin hasi zen, bertan kamioiendako aparkaleku publiko bat egin zedin. Azkenean, ados jarri ziren bi aldeak eta ez zen desjabetzerik egon. Alkateak eta zinegotziek egin al dute ezer industria berria behar den lekura ekartzeko?».

Andres ETXENIKE Bertizaranako alkatea

“Natura eta turismo aldetik, ez du kalterik eginen” roiektu honen kontrako sinadura bilketa egiten ari da… Egunkari batek 100 sinadura bildu dituztela jarri du, baina ez dakit aunitz jende herrikoa den… gazteak proiektu honen alde daude. Oraindik ez dituzte Herriko Etxean aurkeztu, baina alegazioekin batera aurkeztuko dituzte eta ikusiko dugu zer alegatzen duten. Ondotik ikusiko dugu arrazoia duten edo ez eta saiatuko gara proiektua aitzinera ateratzen. Bertizko Natur Parketik sobera hurbil dela diote… Ez zait iruditzen kontaminazio handirik sortuko duen proiektua denik. Bertiz kilometro terdira dago eta hurbilago badira bertze proiektuak, egin direnak eta ez da izan horrelako polemikarik. Natura eta turismo aldetik, proiektu honek ez du kalterik egin behar, ona bakarrik eginen du.

Legasako industrialdea horretarako egokiagoa dela erraten dute idatzian… Legasan Arcelorrek badu eremu industriala, baina gehiena kontsumitua du. Bertze eremua errustikoa da. 2000. urtean Bertizaranako arauak onartu zirenean ez zuten saldu nahi izan eta gero ere Peio Martiko joan zen, baina ez ziren moldatu. Gasolindegia, jatetxea eta denda hemen kabitzen dela uste dugu. Hori bezalatsuko proiektuak badira hurbil eginak eta ez da horrelako polemikarik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun