«Donezteben ere inguruko abeltzainei deitu eta plazara ateratzeko laguntza eman beharko liekete»

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

«Donezteben ere inguruko abeltzainei deitu eta plazara ateratzeko laguntza eman beharko liekete»

Andoni Mendiburu Altzuri, Doneztebeko tratantea 

Ofizioa afizio duen doneztebarra da Andoni Mendiburu. Hamasei urte zituela lotu zitzaion aziendari. «motoa hartu eta bazterrak nahastera joaten nintzen». Ez zen gauetik egunerako aldaketa izan berarentzat, etxean «betidanik» ikusia zuen bizimodu hori: «gure aitzinekoak tratante familia ziren, bai amatxiren aldetik, baita atautxiren aldetik ere». Garai batean, lan gehien «holandar behiekin, haragitako behiekin, piriniarrekin, suitzarrekin eta mestizoekin…» egiten zuten. Orain, berriz, behi-limusina «aunitz» saltzen dute. «Arraza aunitzetako» behiak ibili badituzte ere, «eskualdean piriniar behiak eta mestizoak» dira gehien mugitu dituztenak. «Behiak, zaldiak eta aretzeak» ez ezik, «zerrikume gutti batzuk, ardiak eta bildotsak ere» erosi eta saltzen dituzte. Garai batean, «orain dela hamabotz bat urtera arte», zerriak ere izaten zituzten. Dena dela, batzuk zein bertzeak, «salerosketarako dira, etxekoak ez ditugu izaten».

«Emanaldi hasieran urduritasun puntu bat izaten dut»

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

«Emanaldi hasieran urduritasun puntu bat izaten dut»

Oihana San Miguel, Erreka dantza taldeko kidea

«Dantzatzea, trikitixa jotzea eta lagunekin kontu-kontari aritzea gustuko duen Doneztebeko gaztea» da Oihana San Miguel. Lau urte inguru zituela sartu zen dantza taldean, eta «musika eta dantza» gustuko izaki, hankak eta besoak musikaren erritmora mugiaraziz dihardu oraindik. 

Doneztebeko feriak ospatuko dituzte azaroaren 16an

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Doneztebeko feriak ospatuko dituzte azaroaren 16an

Nafarroako aizkora txapelketa nagusia eta arpana txapelketa mistoa jokatuko dira arratsaldean

Feria giro betean daude herritarrak; Baztandik Malerrekara eraman dute lekukoa. Hurrengo geldialdia Donezteben izanen dute, azaroaren 16an. Aziendaren bueltan jendetza bilduko da Merkatu Plazan ortziralean. Batzuek kontu-kontari aritzeko eta bertzeek tresneria ikusi, probatu eta erosteko baliatuko dute eguna. Harri batez bi kolpe eman nahi dituztenek goizean tratuan ibili ondotik, mokadutxo bat jan eta arratsaldea erosketak eginez edo herri-kirol saioaz gozatuz pasa dezakete.  

«Oztopo guztiak gainditu eta gogor lan eginez, artisautzatik bizitzea lortu dut»

  Gizartea  Baztan  Irurita

«Oztopo guztiak gainditu eta gogor lan eginez, artisautzatik bizitzea lortu dut»

Mari Jose Brust, Iruritako artisaua

Iparraldeko Arrosa herrian sortua bada ere, bizi erdia baino gehiago Baztanen egin du Mari Jose Brustek. Iruritako kaskoan bizi da eta etxean du lantokia. Orduak eta orduak pasatzen ditu sukaldean, «marmeladak egin eta egin».

«Elizondoko Abesbatza ttikiak hamar urte beteko ditu eta hori ospatzeko proiekturen bat eginen dute, seguru»

  Gizartea  Baztan  Elizondo

«Elizondoko Abesbatza ttikiak hamar urte beteko ditu eta hori ospatzeko proiekturen bat eginen dute, seguru»

Endika Beltran, Elizondoko abesbatzako kidea

Irunen ditu erroak, Baztanen sentimendua. Bizitzako lehendabiziko hiru urteak Gartzainen bizi izan zituen eta ez du sekula lotura hori urratzen utzi: «ondoko urteetan asteburu eta oporraldietan ere ez nuen hutsik egiten». Gaur egun, «ia egunero» egiten du Baztaneko buelta. Joan-etorrian musika du bidelagun. Ez da gaurko laguna.

«Doneztebeko ferietan ahalik eta txukunen aritzeko buru-belarri ari naiz lanean»

  Kirola  Baztan  Ziga

«Doneztebeko ferietan ahalik eta txukunen aritzeko buru-belarri ari naiz lanean»

Joxean Etxeberria Osakar, Zigako aizkolaria

Zigako Sabatenea baserrian sortu eta bizi da Joxean Etxeberria. Baserriaren bueltan eta aitaren arrimuan errotu zaio aizkorarako zaletasuna: «aita aunitzetan aizkoran ikusi izan dut eta haurra nintzenetik plazaz plaza erakusketetara eraman izan nau».

Ortzirale eta larunbat honetan ospatuko dituzte Elizondoko feriak

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Ortzirale eta larunbat honetan ospatuko dituzte Elizondoko feriak

Ohi bezala, ortziralea izanen da egun handia. Merkatu Plazan, aziendak eta tresnak ikusteko eta erosteko aukera izanen da. Antolatzaileen arabera, 400 abelburu inguru bilduko dira. Horrez gain, karrikaz karrika, jantzi, objektu eta jakien 200 bat postu paratuko dituzte. Arratsaldean, berriz, herri-kirol saioa antolatu dute. Biharamunean, berriz, atsoferie gisa ezaguna den azoka izanen dute.