Futbol derbia jokatuko dute Beti Gazte eta Baztango neska kadete-infantilek

Ttipi-Ttapa api 19, 08:00

Eskubaloian, txapeldunen faseko azken partidan, hirugarren postua jokoan izanen dute Donezteben Errekak eta Ardoik

Azken txanpan sartua da denboraldia eskualdeko kirol taldeentzat. Eskubaloian, emakumeen talde nagusiek bukatu dute, baina Errekako gizonezkoek lauko finalerako sailkapena segurtatua dute. Larunbat honetan, gurutzaketan Loyola taldea saihesteko hirugarren postua lortzeko norgehiagoka izanen dute Errekak eta BM Ardoik. Irabazleak Lagunak taldearen kontra jokatuko du finalerdia eta galtzaileak, orain arteko partida guztiak irabazi eta faborito nagusia den BM Loyolaren kontra. Berdinketa Zizurko taldeari emanen lioke hirugarren postua. Futbolari dagokionez, Nafarroako ligetan ari diren talde nagusi guztiek etxean jokatuko dute eta Gipuzkoan ari direnek kanpoan. Errugbian, Sarako Izarrako emakumeek Animainean jokatuko dute.

Ireki dute 'Berako oihua' aldizkarian lanak aurkezteko epea

Ttipi-Ttapa api 18, 11:30 Bortziriak   Bera

Berako bestetako programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria aterako du Berako Udalak herriko besten testuinguruan. Ekainaren 7a izanen da testuak aurkezteko azken eguna.

Ines Maria Ferreras Garmendia

Bortziriak: Bera

Atzo hil zen, 90 urte zituela. Hileta GAUR, ostirala, arratsaldeko 18:00etan izango da Sunbillan.