Baztandarren Biltzarra elkarteak bertso afaria antolatu du apirilaren 19an, eskualdeko bertsolariekin; Alazne Untxalo, Aitor Almandoz, Urko Gartzia eta Xabi Maia izanen dira kantari. Amaiurko elkartean 21:00etan izanen da afaria eta txartelak salgai daude Elizondoko Intza ostatuan.
Denda historikoa da Elizondoko Fantxike; «100 urtetik arras hurbil gaude baina ez dakigu zehazki noiz beteko ditugun, eta horretan ari gara. Gure birramatxi, Fantxike, alargundu zelarik, bere senarraren amak muntatu zion denda, eta belaunaldiz belaunaldi pasatuz, laugarren belaunaldia gara orain».