Baztan Kantuz ekimena Oronoz-Mugairin izanen da igandean

Ttipi-Ttapa api 19, 10:00 Baztan   Oronoz-Mugairi

Baztan Kantuz ekimenak herriz herri segitzen du, eta kantua gustuko dutenek Oronoz-Mugairin izanen dute hitzordua aste honetan. Apirilaren 21ean, 12:00etan, Urgaineko atarian bilduko dira.

Anizko frontoira sartzeko bidea zelaitu dute auzolanean

Ttipi-Ttapa api 19, 09:30 Baztan   Aniz

Anizko frontoirat sartzeko bidea pitta bat zelaitzeko asmoz, auzolana egin zen apirilaren 13an. Batzuk frontoiko bidea urratzen aritu ziren bitartean, bertzeak zaborren edukiontziak babesteko taulak paratzen aritu ziren. Auzolanean aniztarrak aritu baziren ere, bata zein bertzea Baztango udalarekin elkarlanean egindako lanak izan dira. Argazkiak eta testua: Maitane Maritorena

Ostirala 19 eguraldia Min: 2ºC
Max: 22ºC
Larunbata 20 eguraldia Min: 5ºC
Max: 19ºC
Igandea 21 eguraldia Min: 3ºC
Max: 15ºC

AEMET-ek emandako informazioa