'Amaia da hasiera' erakusketa ikusgai Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

'Amaia da hasiera' erakusketa ikusgai Elizondon

Abenduaren 1etik 15era ikusi ahal izanen da Arizunenea Kultur Etxean

Esther Fernandez Casasen eskutik, Amaia da hasiera erakusketa ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenean. Larunbatean, abemduaren 1ean, irekiko dira erakusketako ateak eta bi astez, hilaren 15era arte, egonen dira zabalik. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izanen da. 

Saats Karasatorrek jantzi du VIII. Mariano Izeta Sariketako txapela

  Kultura  Baztan  Elizondo

Saats Karasatorrek jantzi du VIII. Mariano Izeta Sariketako txapela

Josu Sanjurjo lesakarra txapeldun orde suertatu zen azaroaren 23an Elizondon

Azaroaren 23an, joan den ortziralean jokatu zen VIII. Mariano Izeta sariketako finala, Elizondoko Arizkunenea kultur g, 80 bat entzuleren aitzinean. Etxarri Aranazko bertsolariak bildu zuen puntu gehien (246). Haren gibeletik sailkatu ziren Josu Sanjurjo lesakarra (242,5), Mikel Lasarte (242), Sarai Robles (231,5), Irati Majuelo (214,5) eta Oronoz-Mugairiko Amaia Elizagoien (211). Lasarterentzat izan zen bertso onenaren saria, koplen ariketan utzitako lehen bi aleengatik. 

Bertze nekazaritza eredu baten alde mintzatu zen Jose Bové Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Bertze nekazaritza eredu baten alde mintzatu zen Jose Bové Elizondon

Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakari ohia ondoan zuela luzaz mintzatu zen, Landa Begiradak izenburuko jardunaldien barnean

José Bové Frantziako nekazari-sindikalista eta europarlamentaria entzuteko Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko sabaiak gainezka egin zuen larunbatean.  Landa eremuen eta nekazaritzaren etorkizunaz aritzeko gonbidatu zuen Baztango Udalak, Hazitik hozie elkartearen laguntzarekin. Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakari ohia ondoan zuela luzaz mintzatu zen, Landa Begiradak izenburuko jardunaldien barnean.

Azienden bazkari buruzko ikastaroa egin dute Anizen eta Arizkunen

  Gizartea  Baztan

Azienden bazkari buruzko ikastaroa egin dute Anizen eta Arizkunen

EHKOk antolatuta, behi, ardi eta ahuntzek jaten dutena ongi orekatuta dagoen aztertzen duen Obsalim metodoari buruzko ikastaroa egin berri dute Baztanen, zehazki, Anizko Jauregian eta Arizkungo Dutaria nekazal etxalde ekologikoetan.

Baztandarrak emakumeenganako indarkeria salatzeko bildu dira

Baztandarrak emakumeenganako indarkeria salatzeko bildu dira

  Gizartea  Baztan

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, Emakumeon aurkako indarkeriarik ez lelopean elkarretaratzea egin dute Elizondoko plazan. Kuadrilla ederra bildu da. Egunotan ekitaldi gehiago izanen dituzte eskualdean. Argazkia: J.M. Ondikol.

Elizondoko Lanbide eskolakoak ere Euskaraldiarekin bat

Elizondoko Lanbide eskolakoak ere Euskaraldiarekin bat

  Euskara  Baztan  Elizondo

Elizondoko Lanbide eskolako langile, irakasle eta ikasleek ere gaur abiatu den Euskaraldiarekin bat egin dute.

Nekazari gazteei aitortza instituzionala egin die Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

Nekazari gazteei aitortza instituzionala egin die Baztango Udalak

Lanbide horretan ari diren baztandarren kasik erdia 55 urtetik goitikoa da

Gaur egun, hamabi nekazari gazte dira Baztanen, baina laster bi gehiago izanen dira. Horiei guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Udalak, «herritarrendako jatekoak egiteagatik, ingurua zaintzeagatik eta nekazal kultura mantentzeagatik. Nekazaririk gabe jatekorik ez dago, zaindutako ingururik ere ez.  Esker mila hartutako konpromisoarengatik. Eutsi baserriari!».

Xorroxin Irratia ere Euskaraldiarekin bat

Xorroxin Irratia ere Euskaraldiarekin bat

  Gizartea  Baztan  Oronoz-Mugairi

Xorroxin Irratiko langile, berriemaile, laguntzaile eta kolaboratzaileek urteko bazkaria egin zuten azaroaren 17an Oronoz-Mugairiko Urgainen. Bazkalondoa baliatu zuten Euskaraldiarekin bat egiteko.

Sormen laborategian izena emateko epea zabalik da Baztanen

  Kultura  Baztan

Sormen laborategian izena emateko epea zabalik da Baztanen

16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta, bideoak sortu eta sare sozialetara igotzen ikasteko eta trebatzeko ikastaroa izanen da 

16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta sormen laborategia antolatu du Baztango Euskara Zerbitzuak, bideoak sortu eta sare sozialetara igotzen ikasteko eta trebatzeko. Katubiko Oier Fuentes izanen da Arizkunenea Kultur Etxean eskainiko den ikastaroaren emailea. Izen-ematea azaroaren 29a baino lehen egin behar da, euskara@baztan.eus helbide elektronikora idatziz edo 948 580006 telefonora deituz.

Nafarroako Gobernuak Aroztegiako proiektuari emandako bultzada kritikatu du EH Bilduk

  Gizartea  Baztan

Nafarroako Gobernuak Aroztegiako proiektuari emandako bultzada kritikatu du EH Bilduk

Nafarroako Gobernuak azaroaren 14ko bilkuran Aroztegiako proiektuari buruz hartutako akordioak bultzada ematen dio espekulazioan oinarritutako proiektu bati, EH Bilduren ustez.

 

Agote izatearen harrotasuna aldarrikatzen duen liburua aurkeztu dute Bozaten

  Kultura  Baztan  Arizkun

Agote izatearen harrotasuna aldarrikatzen duen liburua aurkeztu dute Bozaten

Xabier Santxotenak eta Josu Legarretak idatzi dute ‘El orgullo de ser agote’ 

‘El orgullo de ser agote’ (Agote izatearen harrotasuna) liburua aurkeztu dute Xabier Santxotena eta Josu Legarreta egileek azaroaren 14an Iruñeko Condestable jauregian asteazken goizean eta Arizkungo Bozate auzoko Gorrienea museoan, asteazken arratsaldean. 

Etxeen zaharberritzea errazteko bizigarritasunaren dekretua aldatzeko eskatu du Baztango udalak parlamentuan

  Gizartea  Baztan

Etxeen zaharberritzea errazteko bizigarritasunaren dekretua aldatzeko eskatu du Baztango udalak parlamentuan

Talde guztiek dekretua aztertzeko eta, hala behar izanız gero, egokitzeko borondatea agertu dute 

Baztango udaleko ordezkariak Nafarroako parlamentuan izan dira Aaroaren 14an, eta  etxeen zaharreberritzea aisago egiteko bizitegien bizigarritasun baldintzak arautzen dituen foru dekretua aldatzeko eskatu dute. Gaiari buruz solastatzeko espreski egin den lan-saioan Joseba Otondo alkatea, Florentino Goñi zinegotzia eta Xabier Lopez de Uralde eta Gotzon Olarte udaleko hirigintza aholkulariak  izan  dira.

 

Giro ezin hobea Berroetako Sanmartinetan

Giro ezin hobea Berroetako Sanmartinetan

  Gizartea  Baztan  Berroeta
Urte andana dira herriko bestak San Martinetatik udaberrira aldatu zirela. Hala ere, herrian azaroak 11 ospatzeko ohitura ez da galdu. Larunbatean 50 lagunetik goiti elkartu ziren Berroetako elkartean afaltzeko, Salaberriren akordeoiaren doinua lagun izan zutela. Giroa ezin hobea izan zen. Gaba kantu zaharrekin hasi bazen ere, ez zuen gehiegi iraun lasaitasunak, bizi-bizi dantzatzeko doinu alaiak berehalaxe nagusitu baitziren.  Bertaratutako anitzendako ordu ttikiak arte luzatu zen besta. 
 

Hamabi bertsolari gaztek hartuko dute parte VIII. Izeta Sariketan

  Kultura  Baztan  Elizondo

Hamabi bertsolari gaztek hartuko dute parte VIII. Izeta Sariketan

Azaroaren 23an Elizondon jokatuko den finalaren aitzinetik bi kanporaketa jokatuko dituzte ortzirale honetan Irurtzunen eta Lizarran

16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamabi bertsolarik hartuko dute parte azaroaren 16an abiatuko den Mariano Izeta Sariketan. Bi kanporaketa izanen dira ortziralean Irurtzunen eta Lizarran. Ordu berean jokatuko dira bi kanporaketak, eta gai berdinei erantzun beharko diete bertsolariek. Saio bakoitzetik hiru bertsolari sailkatuko dira, eta horiek izanen dira azaroaren 23an finala jokatuko dutenak, Elizondon. Hor erabakiko da sariketaren zortzigarren edizioko txapelduna.

Solaspoteoa eginen dute larunbatean Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Solaspoteoa eginen dute larunbatean Elizondon

Ekintzetan parte hartzeko 610 920673 telefonora deitu behar da

Solaslaguna egitasmoak urte bukaerako ekintzak antolatu ditu. Heldu den larunbatean, azaroaren 17an, Elizondon bilduko dira solaspoteoa egiteko. 18:00etan dute hitzordua eta ostatuz ostatu ibiliko dira. 20:00etan merienda-afaria eginen dute. 

'El orgullo de ser agote' liburua aurkeztuko dute Arizkunen azaroaren 14an

  Gizartea  Baztan  Arizkun

'El orgullo de ser agote' liburua aurkeztuko dute Arizkunen azaroaren 14an

Bozateko Gorrinea museoan, 19:00etan

Heldu den asteazkenean, azaroaren 14an, Josu Legarretak eta Xabier Santxotenak, elkarlanean, eginiko 'El orgullo de ser agote. De la tradición a la proyección internacional' lana aurkeztuko dute. 19:00etan bilduko dira, Arizkungo Bozate auzoko Gorrinean museoan. 

‘Landa begiradak’ jardunaldiak antolatu ditu Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

‘Landa begiradak’ jardunaldiak antolatu ditu Baztango Udalak

Nekazaritzaren etorkizunaz ariko da José Bové sindikalista ezaguna azaroaren 24an Elizondon

Landa begiradak goiburupean antolatu dituen jardunaldien bitartez, «landa eremuari buruzko gogoeta kritikoa pizteko elkargunea» eraiki nahi du Baztango Udalak. Film emanaldiak, solasaldiak eta adinekoen zaintzarako udal planaren aurkezpena izanen dira egitarauan, baina beharbada, erakargarririk handiena José Bové nekazaritza sindikalista ezagunak eta europarlamentariak azaroaren 24an eskainiko duen solasaldia izanen da. Egun berean, ‘Eutsi baserriari’ goiburupean nekazarien bazkaria ere antolatu dute 14:00etan Antxitonea trinketean. Txartelak salgai daude Mendi, Albaitaritza eta Baztandarra Kooperatiban azaroaren 15era bitarte.

Uholde planeko uhateak prest dituzte Elizondon eta Sunbillan

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Jaime Urrutia karrikako auzotarrek eta sunbildarrek nola erabiltzen diren ikasteko jardunaldi teoriko-praktikoa izan zuten azaroaren 7an


Uholdetarako larrialdi planaren baitan uhateak jartzeko (H20 Proiektuaren barnean) prestakuntza tailerra egin zuten azaroaren 7an, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Uholdeen aurkako uhateak paratzea onartu eta horretara konprometitu diren Elizondoko Jaime Urrutiako auzokide eta merkatariek eta Sunbillako bizilagunek parte hartu zuten ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Nabarmenak

Zorion agurrak