Futbol derbia jokatuko dute Beti Gazte eta Baztango neska kadete-infantilek

Ttipi-Ttapa api 19, 08:00

Eskubaloian, txapeldunen faseko azken partidan, hirugarren postua jokoan izanen dute Donezteben Errekak eta Ardoik

Azken txanpan sartua da denboraldia eskualdeko kirol taldeentzat. Eskubaloian, emakumeen talde nagusiek bukatu dute, baina Errekako gizonezkoek lauko finalerako sailkapena segurtatua dute. Larunbat honetan, gurutzaketan Loyola taldea saihesteko hirugarren postua lortzeko norgehiagoka izanen dute Errekak eta BM Ardoik. Irabazleak Lagunak taldearen kontra jokatuko du finalerdia eta galtzaileak, orain arteko partida guztiak irabazi eta faborito nagusia den BM Loyolaren kontra. Berdinketa Zizurko taldeari emanen lioke hirugarren postua. Futbolari dagokionez, Nafarroako ligetan ari diren talde nagusi guztiek etxean jokatuko dute eta Gipuzkoan ari direnek kanpoan. Errugbian, Sarako Izarrako emakumeek Animainean jokatuko dute.

Berroetako VII. Mendi Maratoi Erdia eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa api 18, 20:00 Baztan   Berroeta

Berroetako Mendi Elkarteak mendi lasterketa antolatu du aurten ere eta apirilaren 21ean izanen da, igandean, 09:00etan. Lasterketak bi ibilbide izanen ditu, luzea eta motza. Luzea Saioaraino doa, eta 21 kilometroko luzera eta 1.275 metroko desnibela ditu. Laburrak, berriz, 15 kilometro eta 737 metroko desnibela ditu.

Ostirala 19 eguraldia Min: 2ºC
Max: 21ºC
Larunbata 20 eguraldia Min: 5ºC
Max: 19ºC
Igandea 21 eguraldia Min: 3ºC
Max: 15ºC

AEMET-ek emandako informazioa