Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketaren finala urriaren 19an jokatuko dute Altsasun

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 16a, 19:00
Larunbateako finalean ariko diren sei aizkolariak.

Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko aizkolari bakarra

Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketaren finala urriaren 19an, larunbatean 18:00etan hasita jokatuko da Altsasuko Burunda pilotalekuan. Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.

Baztandarrarekin batera, Aratz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa), Eloy Corchero (Araia, Araba), Juan Jose Lopez (Lezaun, Nafarroa), Jon Irazu (Zizurkil, Gipuzkoa) eta Arkaitz Jauregi (Ilarduia, Araba) lehiatuko dira.

Aizkolari bakoitzak bikanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko ditu. Finala ikusteko 15 euroko sarrera ordaindu beharko da. Lehen bi sailkatuak mailaz igoko dira, heldu den urtean lehen mailan moztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun