'Txoriak eta zauriak' helduendako antzerkia ikusgai izanen da otsailaren 17an Iruritan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 15a, 18:00
Lesaka eta Oiartzun arteko errepidean behartuta lanean aritu ziren frankismoko bi preso dira protagonistak.

Igandean 19:00etan eskainiko du Mairu Antzerki tailerrak Gizarte Bilgunean

Mairu Antzerki Tailerrak Txoriak eta zauriak helduendako antzezlana eskainiko du otsailaren 17an Iruritako Gizarte Bilgunean, igandean 19:00etan hasita. 1940an, Lesaka eta Oiartzun arteko errepidean behartuta lanean aritu ziren frankismoko bi preso dira protagonistak.

Juan Cabrero Riero (Santa Cruz, Toledo) eta Isabelo Sanchez Alonso (Magan,Toledo) ikazkina bata, eta musikaria bertzea.1940an Lesaka eta Oiartzun arteko errepidean behartuta lanean ari zirela, ihes egitea lortu eta basoren batean ezkutuan bizirautea lortu dute gaur arte. Ahal izan duten neurrian, aldatzen ikusi duten bertze munduari begirik kendu gabe, Ramonan anderearen konpliziatearekin ekosistema propio bat eratzera iritsi dira; baina ez ohiko gertaera batzuek beraien mundu itxia aztoratuko dute…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun