Pallasos en rebeldía taldeak emanaldi polita eskaini zuen larunbatean Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 21a, 20:00
Pallasos en rebeldia taldearen emanaldiak jende auniz bildu zuen Arizkungo frontoian.

Arizkun Rocken aldeko saioa izan zen eta jende aunitz bildu zuen frontoian 

Pallasos en rebeldía taldeak haur, gazte eta helduentzako espektakuloa eskaini zuen larunbat arratsean Arizkungo frontoian. Emanaldia Arizkun Rock laguntzeko izan zen eta elkarte honek eskerrak eman nahi izan dizkio frontoira agertu ziren guztiei. «Erronka berri bat izan da guretzat, eta erantzuna ikusita, lanean segitzeko indarra eman digu», diote bere idatzian.

Nola ez, eskerrik beroenak eman nahi izan dizkiete Malmö Houseri, Arizkungo Gazteei, Egun Ttun Ttun Elkarteari eta lagundu dieten guziei eta «besarkada handi bat Pallasos En Rebeldía-ko lagunei!». Pallasos en Rebeldía taldeak errefuxiatuen gaia landu zuen arras hurbiletik eta modu sozioedukatiboan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun